Prentsa oharra 2018/01/07

Nortzuk gara?

Mugimendu sozialetatik eta erakunde politiko eta herrikoi ezberdinetik datozen norbanakoen talde anitz bat.

Parte hartu nahi duten pertsona ororentzako zabalik dagoen proiektua.

Zer?

1 ESPAZIO AUTOGESTIONATU ETA KOMUNITARIOA. Auzoko bizilagun guztien eskura dagoen espazio irekia. Pentsamendu kritikoa, harreman horizontalak eta aktibismo soziala sustatzen dituzten kultur jarduerak eta zerbitzuak eskaintzeko espazioa

2 ATENEOA, erakunde sozial ezberdinen topaketerako, aktibismorako eta ideien zeharkako eztabaidarako.

3 HARRERA ETXEA Guda, gatazka armatuak eta egun, munduan bizi diren miseria ezberdinetatik ihesian, Bilbon aurkitzen diren pertsona errefuxiatu eta etorkinentzako harrera etxea eta aholkularitza gunea.

Zergaitik?

Auzoan bizilagunak zuzenean kudeatutako espazio komunitario bat izateko beharragatik.

Bestalde, gure ustez, pertsona errefuxiatuak pairatzen ari diren drama ez du behar duen erantzun eta babesa jasotzen. Horregatik, proiektu hau auzotik, beheratik sortutako elkartasuna posiblea dela erakutzi nahi du, gizarte zibiletik gai honen inguruan instituzioek erakusten duten inmoblilismoa gaindituz.

Nola?

Modu horizontalean eta autogestioan oinarrituta, Bilboko gizarte-mugimenduek bultzatutako balioak sustatuz hala nola, feminismoa, ekologismoa, internazionalismoa, elikadurasubiranotasuna edo laikotasuna besteak beste.