Prentsa oharra 2018/01/07

2018-01-07 kaiene 0 Comments

KAIENE

Otxarkoagatik Mundura

-Auzo eta harrera etxea-

-Ateneo y casa de acogida-

 

 

Kaiene, Mugimendu sozialetatik eta erakunde politiko eta herrikoi ezberdinetatik datozen norbanakoez osatutako proiektu ireki bat da.Hiru ekimen ezberdinen elkartze eta osagarritasunetik jaiotako proiektua da:

 

1/  Auzoko pertsonen topaketarako espazio autogestionatu eta komunitarioa. Bizilagun guztien eskura dagoen espazio irekia (txokoa, aretoa, haurrentzako tailerrak etab.). Pentsamendu kritikoa, harreman horizontalak eta aktibismo soziala sustatzen dituzten kultur jarduerak eta zerbitzuak eskeintzeko espazioa (Gizarte laguntzen aholku bulegoa, herri eskola etab.).

 

2/Erakunde sozial ezberdinen topaketerako, aktibismorako eta ideien zeharkako eztabaidarako Ateneoa.

 

3/ Harrera Etxea. Guda, gatazka armatuak eta egun, munduan bizi diren miseria ezberdinetatik ihesian, Bilbon aurkitzen diren pertsona errefuxiatu eta etorkinentzako harrera etxea eta aholkularitza gunea.

 

*Gune bakoitzan berezko dinamika eta funtzionamendua izango du, asanblada orokorrean bat eginez.

 

Zergaitik?

Bi dira proiektu honen zergatiak bateratzen dituzten arrazoiak. Alde batetik, auzoan bizilagunak zuzenean kudeatutako espazio komunitario bat izateko beharra. Instituzio ezberdinetatik proposatutako, espazio publikoen erabilpenerako arautegietan biltzen diren ordutegi eta erabilpen zurrunak ez dituzte auzotarron beharrei erantzuna ematen. Espazio hau auzoan jada existitzen diren proiektu ezberdinentzako topalekua izan behar da eta auzoan ditugun zerbitzu publikoak osotu behar ditu, ez ordezkatu. Bestalde, gure ustez, pertsona errefuxiatuak pairatzen ari diren drama, ez du behar duen erantzun eta babesa jasotzen. Horregatik, proiektu hau herritik, behetik sortuta, elkartasuna posiblea dela erakutsi nahi du, gizarte zibiletik gai honen inguruan instituzioek erakusten duten inmobilismoa gaindituz.

Nola?

Modu horizontalean eta auto-kudeaketan oinarrituta, Bilboko gizarte-mugimenduek bultzatutako balioak sustatuz hala nola, feminismoa, ekologismoa, internazionalismoa, elikadura subiranotasuna edo laikotasuna besteak beste. Oinarrizko demokrazia, eta jendarte justu eta berdintasunezko baten alde.